XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OILARRA.

Oilarra herriaren itxaropena da; beraz itxaropenaren sinboloa dela esan genezake.

Lehenengo aldiz agertzen denean akats bat du oilar honek: mutua da.

Ezin du kukurrukurik egin.

Baina hala ere beste gauza on batzu ere baditu: hegan egin dezakeen abere bat da, ibili, e.a.

Hitz gutxitan esateko menturazko animalia da.

Piratek besagainean zeramaten papagaioen antzeko funtzioa betetzen du oilarrak Pellok besagainean zeraman bezala.

Oilar honen deskripzioa liburuak oso ondo dakar 113. orrialdean: .

Gure ustez oilarrak esanahi bat badu: herria zeharo zapalduta dago eta ez du inongo itxaropenik zapalkuntza hori gainditzeko.

Beraz isilik dago, oilarra bezala, ezin du hitzegin.

Hitz batez esateko mutuak daude bai oilarra eta bai herria.

Don Kosme hiltzen denean eta hauteskundeak antolatzen direnean Pello eta Don Justiniano daude kandidatu bezala alkatetzarako.

Pellok herriari hitzegiten dionean oilarrak bere lehenengo kukurrukua egiten du.

Hemen badirudi herria esnatzen ari dela, ez dago mututurik, hitzegiten hasten da.

Beraz oilarrak ere kanta dezake herriaren nahia.

Gero ere oilarrak bere bigarren kukurrukua kantatuko du, Pello hiltzen dutenean.

Herria zer egin ez dakiela gelditzen da eta zalantza hortan oilarrak kantatzen du.

Beraz hemen argi ikusten da oilarrak herriaren itxaropena salatzen duela.

Azkenik esan genezake herria itxaropenean bizi dela, noizbait beren nortasuna berreskuratuko dutelakoan daude (...).